Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu avisos

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lurraldebusek Lasarte-Orian dituen hainbat geraleku lekuz aldatu behar izan dituzte N-I errepidean egin beharreko lanek

2026-09-16

Antxisu kaleko sarbidea itxita egongo da asteazken honetatik, irailaren 16tik, aurrera, hainbat garraio publikotan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura eta Lurralde Estrategiako Departamentuak gaur jakinarazi duenez, N-I errepidean, Irungo noranzkoan, egiten ari diren egonkortze lanak direla eta, 450 irteerari dagokion sarbidea moztu behar izan dute, Lasarte-Oriarako hegoaldeko sarrera, Antxisutik. Eragin horrek irauten duen bitartean, Allerruko 451 irteeratik sartu beharko da udalerrira.

Mozketa horren ondorioz, Lurraldebusek jakinarazi du aldi baterako aldaketak izango direla bere geltokietan asteazken honetatik (irailak 16) obrak amaitu arte.

Antxisu, 37 eta Oria-Zelaialdeko geltokiak zerbitzutik kanpo geratzen dira. Alternatiba gisa, erabiltzaileek BU02 lineari dagokion Oria Etorbidea, 7 – Eliza geltokia erabili beharko dute.

Aldaketak BU03, BU04, BU07 eta BU47G lineei eragingo die eta lanek dirauten bitartean mantenduko da.

Udalak garraio publikoaren erabiltzaileei gomendatzen die aldaketa horiek kontuan hartzeko joan-etorrien plangintza egiterakoan.