Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Lortu zure B@kQ gakoa udal-tramiteak egiteko
2021-07-01
Bakq-ek (“baku”) aukera ematen du administrazio publikoen hainbat zerbitzutan (Udala, Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza…) online kontsultak eta tramiteak egiteko, bai eta erroldaren ziurtagiriak, sarrera-erregistroa, tasen eta zergen ordainagiriak kontsultatzeko, Osakidetzako osasun-karpetara sartzeko eta abarrerako izapideak egiteko ere.
Ziurtagiri hau NAN Elektronikoa, IZENPE eta gisako txartelek dauzkaten ziurtagiriekin batera onartzen da, baina abantaila batekin, zeren eta, euskarri birtual batean dagoenez gero, irakurgailurik ez baitu behar eta ordenagailuan, tabletan eta telefono mugikorrean erabil daiteke edozein sistema operatibotan, eta ezer instalatu gabe.
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikorako baliabide bat da, eta identifikatzaile batez eta auto-identifikatzeko bi faktorez osatuta dago:
- Erabiltzailea (erabiltzailearen NAN/AIZ)
- Pasahitza (8 karaktere)
- - Koordenatuen jokoa, 16 posiziokoa (2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazenuen) edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.
Dohainik jaulkitzen da, azkar, eta posta elektronikoko helbidea eta telefono mobila edukitzea besterik ez du eskatzen. Behin aktibatutakoan, era guztietako gestioak egin ahalko dituzu administrazioekin. Atera ezazu lehenbailehen!
BakQ udaletxean eska dezakezu.
Nola jaulkitzen eta aktibatzen da BakQ?
Eskaera osatu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko zaizu. Posta horretan aktibatzeko prozesurako esteka bat jasoko dituzu.
Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da: SMS bat jasoko duzu pasahitz batekin, erraz gogoratuko duzun beste pasahitz batekin aldatu beharko duzuna.
Zure datu pertsonalak egiaztatu, eta BakQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartu beharko dira.
Lehen kautotzea edo identifikazioa egingo da, hodeian dagoen sinadura-ziurtagiria jaulki ahal izateko. Eta honekin, BakQ prest egongo da nahi duzun online harremanetan kautotzeko eta sinatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, honako webgune honetan kontsulta dezakezu: