Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Liburutegiko liburuen mailegua itxita astelehenera arte

Liburutegiko liburuen mailegua itxita egongo da astelehenera arte

2022·01·05

Liburutegi munizipaleko arduradunak gaixorik daudela eta, liburuak maileguan hartzeko sekzioa itxita egongo da astelehenera arte.

Epea betetzeagatik egun horietan itzuli behar liratekeen liburuak datorren astean itzuli ahalko dira, edo, bestela, Kulturetxeko sarreran horretarako prestatutako postontzian utzi ahalko dira, erabiltzailearentzako kalterik gabe.

Ikasteko gelak irekita egongo dira, eta orain artean bezala erabili ahalko dira.

Barka eragozpenak.