Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Liburutegia ekintzez beterik dator udazkenean

Irakurzaletasuna bultzatzeaz gain, adin tarte zabal bati erantzun nahi izan zaio eta horregatik, 3 urtekoengatik hasita 18 urte bitarteko eskaintza antolatu da. Ipuin saio desberdinak egongo dira, baita aurkezpen solasaldi eta areto literarioak.

2022·10·18

Urritik abendura bitarte hainbat ekintza antolatu dira liburutegian. Antolatutako ekintzak:

  • Urriak 26, asteazkena, 17.30: Ipuin Saioa, Kontu Kantoirekin. 3-5 urte bitartekoentzat.
  • Urriak 27, osteguna,  18.30: Aurkezpen solasaldia Alaine Agirre idazlearekin. Bere liburuen inguruko aurkezpen solasaldia 14-18 urte bitartekoei zuzendua.
  • Azaroak 14-18ko astea: Galtzagorri elkartearen HIZKI HAZKA areto literarioa izango dugu liburutegian. Alfabetoa izango da areto honen protagonista eta Intza Alkainen laguntzarekin, Sasoeta eta Landaberriko LHko 1. Eta 2. Mailako ikasleak parte hartuko dute. 
  • Azaroak 29, asteartea, 17.30: Berdintasunean irakurketarekin jolastuz, saioa Mari Garcia Laderorekin. 6-8 urte bitartekoei zuzendua.
  • Abenduak 14, asteazkena, 17.30: Ipuin saioa, Kontu Kantoirekin. 3-5 urte bitartekoentzat.
Ekintza guztiak liburutegian (3. Solairuan) izango dira; euskaraz eta izen ematerik ez da beharrezkoa izango.