Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

LGBTI harrotasunaren eguna

LGBTI harrotasunaren Eguna dela eta, Lasarte-Oriako Udalak, lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen eskubideen eta aldarrikapenen aldeko bandera jarri du bere balkoian

2021·06·28

Horrela, Udalak herritarrei gogorarazi nahi die ez dagoela arrazoirik inor diskriminatzeko balio duenik. Eta kasu honetan, ezin dela sexu biologikoagatik, orientazio sexual-afektiboagatik, sexu-identitateagatik edo genero-rolagatik inor diskriminatu..

Udal honek argi ikusten du LGBTIko pertsonen eskubideak ikusaraztearen  eta sexu eta afektibitate aniztasuna aitortzearen alde lan egiteko beharra, eta horregatik egiten du keinu hau.

 

GEHITU manifestoa deskargatu

E28 Manifestoa [pdf]