Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Leku Guztietan Kultura kanpainako emanaldi berriak

Leku Guztietan Kultura 3 emanaldirekin itzuliko da irailean

2019·09·06

Ramon Ormazabal Aterpeako lehendakariak, Lasarte-Oriako alkate Jesús Zaballosekin batera, irail honetan Leku Guztietan Kultura kanpainaren barruan gozatu ahalko ditugun hiru emanaldiak aurkeztu zituen.

Gure herriaren promozio komertzialerako kanpaina hau Aterpearen eskutik jaio zen, gure herriko plazak eta kaleak aire libreko musika-emanaldi ezberdinekin dinamizatzeko.

Hilabete honetan zehar hainbat emanaldiz gozatu ahalko dugu.

Lehena irailaren 13an, Andapa Kalean, non Brez gazte-bikote multi-instrumentistak folk alternatiboa eskainiko baitu musika-estilo ezberdinekin.

Bigarren emanaldia irailaren 20an, Brigitarren komentuan, non Dupla duoak hip hop musika urbanoa eskainiko baitu popa eta musika elektronikoa nahastuz.

Azkenik, irailaren 27an, Jaizkibel plazan, Bossa Quartet taldearen txanda izango da, estilo propioko bossa nova musika joz jazzarekin eta funkarekin fusionatuta.

Emanaldi guztiak 19:00etatik 20:00etara izango dira.

Jesús Zaballos alkateak jarduera kulturalak deszentralizatzearen garrantzia azpimarratu zuen, horrela auzo, kale eta plaza guztiek emanaldi horietaz gozatzeko aukera izan dezaten, era berean positiboa izanik herriko merkataritzarentzat eta ostalaritzarentzat.

Udalak 3.690 euro bideratu ditu ekainean hasitako programa honetara.