Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Leku guztietan kultura gure plazak animatzeko jaio da

2018-11-08

Leku guztietan kultura programa Aterpearen eskutik jaio da, gure plazak eta kaleak animatzeko hainbat musika-ekitaldi eginez aire librean, bi hilabetean zehar.

Aterpeako lehendakari Ramon Ormazabalek aurkeztu zuen merkataritzako promozio-kanpaina berri hau. Kasu honetan, kultura ekimena dugu, eta musika eramango du Lasarte-Oriako hainbat plazatara azaroan eta abenduan zehar.

Jesus Zaballos alkateak nabarmendu zuen Aterpeari hasiera batean egin zitzaion proposamena zela emanaldiak establezimenduan barruan egitea. Baina esperientziak eta elkarlanak, kontzertuak kanpoan egitera eraman gaitu. Argi adierazten dun horrek zer garrantzitsua den Udalaren eta Aterpearen artean harreman ireki eta lankidetzazko bat izatea.  Sozioekonomiako zinegotzi Nuria Gonzalezek jakinarazi zuen Udalak 3.000 euro bideratu dituela programa honetara.

Emanaldiak, 19:00etatik 20:00etara egingo dira:

DATA

ARTISTA

EMANALDIA

2016/11/09

Pablo Mutiozabal kalea

JOYLEBOY

Retro funketik pasatzen den soinua, gaur eguenko drum’n’bassa, british estilorik bargienenean, eta balada

2018/11/23

Jaizkibel plaza

VÍCTOR VEGA JAZZ TRIO

Estándar herrikoien errepertorioren irakurketa orijinala proposatzeko trioa aurkezten da

2018/11/30

Andapa plaza

TWIN ROOM - Josu Jungitu y Sonia Vera

Swingeko handiak interpretatuz pianoa eta ahotsa osatzen duten bikotea

2018/12/14

Brígidak plaza

MAIDER LEGARRETA & PABLO COSTAS

Pop baladen errepertorioa duen gaur egungo bikotea

2018/12/20

Juan XXIII kalea

DJ CHILL-HOUSE

Garai guztietako Chillout & House musikaren arrakastak proposatzen ditu

2018/12/28

Goikale kalea

EIRA CHRISTMAS NIGHT

Eider Elorzak, abeslari donostiarrak, Eguberrietako espirituz betetako, góspel eta bilantziko aurkezten ditu