Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Orian elkarretaratzea egin da indarkeria matxistaren aurka

Azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Eguna dela eta, ehunka lasarteoriatarrek elkarretaratzea egin dute indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak gogoan, gaitz sozial hau salatzeko.

2019·11·25

Azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Egunaren harira Udalak antolatutako ekitaldien artean, ehunka lasarteoriatarrek parte hartu dute Okendo plazako elkarretaratzean.

Parte-hartzaileek bandera eta zapi moreak zeramatzaten, indarkeria matxistaren biktimekiko elkartasunaren eta oroitzapenaren erakusgarri. Elkarretaratzean, Zentro Zibikoko emakumeek zapata gorriak jarri zituzten, aurten hildako emakumeen erreferentziekin.

Gainera, duela astebetetik, emakumeen irudiak ikus daitezke plazan, Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoako indarkeria matxistari buruzko datuak dituztenak, azaroaren 8an jasoak.

Espainia

  • Salaketak: 80.814
  • Babesteko aginduak: 19.792
  • Hildako biktimak: 51

Euskadi

  • Salaketak: 2.856
  • Babesteko aginduak: 402

Gipuzkoa

  • Salaketak: 825
  • Babesteko aginduak: 112

Lasarte-Oria

  • Genero indarkeriako atestatuak: 16
  • Salaketak: 9
  • Babesteko aginduak: 8
  • Gaur egun, babesteko 28 agindu dauden indarrean.