Lasarte-Orian elkarretaratzea egingo da indarkeria matxistaren aurka
2020·11·24
Azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Egunaren harira, Udalak antolatutako ekitaldien artean, kontzentrazio batera deitu du Okendo plazako elkarretaratzean 12:00tan.
Indarkeria matxistari buruzko datuek ez dute itxaropenera gonbidatzen. Izan ere, Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, hautemandako kasuek gora egin dute, eta oso kezkagarria da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen indize altua.
GENERO-INDARKERIA
Aurten (azaroaren 17ra arte) Lasarte-Orian honako hauek izan dira:
- Genero-indarkeriako 31 atestatu
- 31 atestatuetatik 12k salaketa aurkeztu dute.
- Urruntzeko 9 agindu eman dira.
- Une honetan 37 urruntze-agindu daude jardunean.
- Genero-indarkeriako 102 espediente daude aktibo.
ETXEKO INDARKERIA
Aurten (azaroaren 17ra arte) Lasarte-Orian honako hauek izan dira:
- 11 atestatu, etxeko indarkeriagatik.
- 11 atestatuetatik 6k salaketa aurkeztu dute (4 gurasoek, 1 erasotzailearen amaren egungo bikotekideak, 1 semeak).
- 3 babes-agindu eman dira.
- 9 babes-agindu aktibo daude.
- Etxeko indarkeriaren 46 espediente daude zabalik.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.