Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Udalak 770.000 euro onetsi ditu koronabirusaren pandemiagatik neurri sozialak hartzeko

Lasarte-Oriako udalbatzarrak 770.000 euro onetsi ditu izaera sozialeko laguntzen partidetarako, batzuk langabezian edo ABEEE (ERTE) batean jausi diren pertsonei edo beren jarduera eten duten autonomoei bideratua, eta beste batzuk herriko merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzu pertsonalei sostengua ematera bideratuak.

2020·04·30

Espediente horren barruan sartzen dira guztira 770.000 euroko partidak, alerta-egoeraren ondorio ekonomikoen aurka borrokatzera bideratuak. Partida horiek markatu dute hartutako akordioaren izaera soziala, eta lasarteoriatar askok bizi dituzten zailtasunak arintzen lagunduko duten partidak abian jartzea ahalbidetuko dute.

Hauek dira partidak:

  • 400.000 euro zuzeneko laguntzetan, alarma-egoeraren ondorioz ABEEE (ERTE) batean sartu diren edo langabezian dauden pertsonei nahiz beren jarduera behin-behinean edo behin betiko eten duten autonomoei zuzenduak. Lasarte-Oriako establezimenduetan funtsezko produktuak erosteagatik justifikatu beharko dira laguntza horiek.
  • 66.986 euro COVID-19 bulego bat sortzeko, laguntza berriak kudeatuko dituena eta krisiari aurre egiteko aholkularitza behar duten pertsonei lagunduko diena. Bulegoa lanpostu hauek osatuko dute: bi langile sozialek, enplegu-teknikari batek eta bi administrarik.
  • 33.014 euro, sor daitezkeen eta aurreikusita ez dauden urgentzietarako kreditu global gisa.
  • 125.000 euro Lasarte-Oriako merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzu pertsonalei bideratutako zuzeneko laguntzetan, udaleko tasak eta zergak konpentsatzeko.
  • 125.000 euro herritarrentzako bonuetan, Lasarte-Oriako establezimenduetan inbertitu beharko direnak.
  • 20.000 euro eskolako materiala erosteko laguntzen programarako, Lasarte-Oriako saltokietan gauzatu beharko dena.

Bestalde, ikastetxeetan hobekuntzak egiteko diru-kopuru handiak ere onetsi dira:

  • 420.000 euro Landaberri ikastetxeko sarbideak konpontzeko eta sendotzeko obrarako.
  • 226.163 euro Landaberri, Pablo Garaikoetxea, Sasoeta eta Zumaburu ikastetxeak pintatzeko eta haietan hezetasunak konpontzeko.

Gainerako partidak beren izaeragatik ezinbestekotzat edo presakotzat jo direnak dira. Horien artean, nabarmentzekoak dira gehitu berriak diren hauek:

  • 259.956 euro Brunet industrialdea, Tellerigaña eta autobus-geralekuak asfaltatzeko.
  • 300.000 euro Hirigintzan eta Zerbitzu Publikoetan estudio eta proiektu berriak egiteko.
  • 155.000 euro haur-parkeak prest jartzeko eta Isla plazarako eta Urdabururako parke berriak erosteko.
  • 100.000 euro Udaleko lanpostuen antolamenduzko azterketa eta balorazioa egiteko, herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetze aldera.
  • 100.000 euro Zatarainen ur-banaketaren sarea hobetzeko.
  • 60.000 euro igogailuak jartzeko dirulaguntzetarako.

Kredituak aldatzeko espedienteak beste partida batzuk ere baditu, munta txikiagokoak izanagatik ere presazkoak edo beharrezkoak direnak:

  • 35.000 euro Oriako eta Michelingo frontoiak konpontzeko.
  • 30.000 euro Kulturetxeko estalkia konpontzeko.
  • 26.500 euro ekipo informatikoak erosteko.

Udalbatzarra alarma-egoerak sortutako salbuespenezko izaerak markatu du, eta, horren ondorioz, osoko bilkura hori telematikoki egin da, korporazio osoaren parte-hartzearekin. Aldeko 8 botorekin (PSE-EE) eta 9 abstentziorekin (EH Bildu, EAJ eta Ahal Du Lasarte-Oria) onetsi du Udalbatzarrak kredituak aldatzeko espedientea.