Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako Udalaren informazioa koronabirusaren pandemiaren aurrean

Udalak modu eguneratuan informatuta edukiko ditu Lasarte-Oriako herritarrak bere jardun-eremuan hartzen dituen erabakien berri emanez, erabaki ahala, udalaren webgunearen bitartez.

2020·03·12

COVID-19 koronabirusak eragindako pandemiak sorrarazi duen osasun-krisiaren ondorioz, beharrezkoa gertatzen da Lasarte-Oriako Udalak informazio eguneratua ematea hartzen dituen erabakiei buruz.

Lehenik eta behin, udalak lasaitasunerako mezua helarazi nahi die Lasarte-Oriako herritarrei, eta hedabideak baliatuko ditu aurrera eraman beharreko prebentzio-neurriak indartzeko, hartara kutsatze posibleak saihesteko.

Jarraibideak sinpleak eta aplikatzen errazak dira:

  • Eskuetako higienea maiz: urarekin eta xaboiarekin garbitzea.
  • Adinekoen eta haurren kontrol termikoa, sintomaren bat ikusiz gero.
  • Arnas arazoa edo sukarra bezalako sintomaren bat izanez gero, etxean egotea eta telefono honetara deitzea: 900.20.30.50.
  • Jende-pilaketak saihestea, adineko pertsonena batez ere.

Izaera prebentiboko neurri horien helburua da populazioko kolektibo ahulenak babestea eta kutsatutako pertsonen kopuruari eustea. Hala ere, Lasarte-Oriako herritarrei lasaitasunerako mezua helaraztea berresten dugu, eta herritarrei eskatzen diegu ihes egin dezala gezur eta zurrumurruetatik eta informa dadila osasun-agintariek beren komunikabideetan edo komunikabide orokorretan emandako informazioaren bidez.

Informazio ofiziala esteka hauetan lor daiteke:

Udalak bere eskumeneko gaietan orain artean hartutako neurriei dagokienez, eta osasun-agintariek emandako gomendioen arabera, honako hauek dira:

  • Udalak emandako zerbitzuengatik ordaindu beharreko zenbait tasa eta zergaren kobrantzak geroratu dira
  • Martxoko ohiko udalbatzarra bertan behera geratu da
  • Ondo Ibili – Paseos saludables programa aldi baterako etetea.
  • KoTenT-Tu programa aldi baterako etetea.
  • Jubilatuen Etxea aldi baterako ixtea.
  • Udaleko bulegoetan hartu beharreko neurriei buruzko informazio-kartelak jartzea.
  • Prebentziozko neurriak hartzea Etxean Laguntzeko Zerbitzuan

Webguneko informazioa neurri berriak hartu ahala eguneratuz joango gara, eta komunikabideei ere jakinaraziko dizkiegu neurri horiek.