Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriako Udalak urriko ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegun honetan

2025-10-08

Besteak beste, gai hauek landuko dituzte: Terrazen ordenantzaren behin betiko onarpena, Plan Ekonomiko-Finantzarioaren aurkezpena eta 2026rako ordenantza fiskalen aldaketa

Lasarte-Oriako Udalak urriko ohiko bilkura egingo du ostegun honetan, urriak 9, 18:30ean, Udalbatza Aretoan.

Gai-zerrendako puntuen artean nabarmentzekoak dira alegazioen ebazpena eta terrazak eta mahaitxoak arautzen dituen Ordenantza behin betiko onartzea, Plan Ekonomiko-Finantzarioa aurkeztea eta 2026rako Ordenantza Fiskalak aldatzeko espedientea onartzea.

Irailaren 8tik urriaren 5era bitartean egindako alkatetza dekretuen berri ere emango dute saioan, eta udal taldeek aurkeztutako hainbat mozio eztabaidatuko dituzte.

Batetik, Alderdi Popularrak Cometa sistemaren erantzukizunei eta auditoretzari buruzko mozio bat aurkeztu du, eta PSE-EE eta EAJ-PNV taldeek bi mozio bateratu erregistratu dituzte: bata, Gazako genozidioaren amaierari eta Palestinako herriaren babesari buruzkoa, eta bestea, elkarbizitzaren alde eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen defentsan.

 

Dokumentuak deskargatu

Eguneko eztergaiak [pdf]