Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriako Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du abian Zabaleta-Berri eta Zatarain auzoetako espazio publikoetan estalkiak jartzeko

2025-04-01

Bi bilera egingo dituzte auzoko bizilagunekin, apirilaren 3an eta 9an.

Lasarte-Oriako Udalak parte-hartze prozesu berri bat jarri du martxan Zabaleta-Berri eta Zatarain auzoetako bizilagunentzat, auzo horietako espazio publikoetan jarriko diren estalkien ezaugarriak elkarrekin adosteko helburuarekin.

Ekimen honek herritarren iritzi eta lehentasunak jaso nahi ditu hainbat alderdi zehatzetan: estalkien diseinua, kokapen zehatza eta erabilera posibleak. Aurreikusitako estalkiek 300 eta 400 metro koadro arteko azalera izango dute gutxi gorabehera.

Herritarren parte-hartzea errazteko, hainbat bide jarriko dira martxan:

  • Aurrez aurreko informazio-bilerak:
    • Zabaleta-Berri: apirilak 3, 18:00etan, Zabaletako frontoian.
    • Zatarain: apirilak 9, 18:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi aretoan (3. solairuan).
  • Online galdetegia, Udalaren webgunean eskuragarri. Parte hartzeko NAN zenbakia sartu beharko da, auzotarrek benetan parte hartzen dutela ziurtatzeko. Galdetegia apirilaren 16ko 15:00ak arte egongo da zabalik.

Udalaren webgunean ere ikusgai egongo dira estalkiak jartzeko aurreikusitako kokapenen planoak eta Lasarte-Orian edo inguruko herrietan jarritako estalki ereduak. Dokumentazio honek parte-hartzaileei aukera emango die dauden aukerak hobeto ulertzeko.

Prozesu honekin, Udalak herritarren partaidetzarekiko duen konpromisoa berretsi nahi du, hurbileko erabakiak modu partekatuan hartzen diren herri kolaboratiboago baten aldeko apustua eginez.

 

  • Info gehiago klikatu hemen

Eduki publikatzailea

Prentsaurrekoak