Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Lasarte-Oriako Udalak jendaurrean jarri du 2026-2031 Soinu Ingurumena Hobetzeko Ekintza Plana
2026-07-30

Lasarte-Oriako Udalak 2026-2031 Soinu Ingurumena Hobetzeko Ekintza Plana (PAMAS) jendaurrean jartzeko epea hasi du. Dokumentu estrategiko horretan zehazten dira datozen bost urteetan kutsadura akustikoa murrizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko bultzatuko diren jarduerak.
Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko 213/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera egindako izapidea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen uztailaren 23an, eta 2026ko abuztuaren 23ra arte egongo da irekita. Epe horretan, edozein pertsona fisiko edo juridikok kontsultatu ahal izango du dokumentazioa, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango ditu.
Planak udalerriko zarata-mapa eguneratua du abiapuntu, eta 2026-2031 aldirako lan-estrategia bat ezartzen du, batez ere, bide-trafikoaren eragina murriztera bideratutako jarduerekin –Lasarte-Orian kutsadura akustikoaren foku nagusia da–, administrazioen arteko koordinazioa bultzatzearekin eta zarataren eragin handiena duten eremuen babesean aurrera egitearekin.
Dokumentazioa aurrez aurre kontsultatu ahal izango da Udaleko Hirigintza, Obrak eta Ingurumen Sailean, 9:00etatik 13:30era, baita Udalaren web orrian ere.

