Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriako Udalak itzuli egingo du igerilekuko udal ikastaroetan erabili ez diren saioei dagokien zenbatekoa

2026-08-10

Onuradunak Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuaren aldi baterako itxierak eragindako jarduerak eten ondoren hasiko dira onartutako itzulketak jasotzen.

Lasarte-Oriako Udalak 2025eko azaroaren 21ean Maialen Chourraut kiroldegiko estalkian antzemandako matxuraren ondorioz bertan behera geratu ziren igeriketako eta uretako jardueretako udal ikastaroei dagozkien itzulketak onartu ditu. Onartutako dekretuak argitaratuta, Udalak eragindako pertsonei dagozkien diru kopuruak itzuliko ditu orain.

Itzulketek kontuan hartzen dute Aquagym, Igeriketa Ikastaroak, Haurtxoak, Ludoteka, Teknifikazioa eta Helduak ikastaroetan egin ez diren saioen zati proportzionala, ezinbesteko arrazoi batengatik jarduera eten egin delako, kirol zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantzak jasotzen duen bezala.

Goizalde Pildain Narvarte Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, "lehen momentutik gure helburua arduraz jokatzea eta eragindako pertsona guztiei bidezko tratua bermatzea izan da". Zentzu horretan, "prozesuaren fase berri bati amaiera emango diogu orain, udal ikastaroei dagozkien itzulketak onartuz, instalazioa aldi baterako ixteagatik gozatu ezin izan ziren jardueren zatia konpentsatzeko".

Era berean, Pildainek eskerrak eman nahi izan dizkie "erabiltzaileei hilabete hauetan erakutsi duten pazientziagatik eta ulermenagatik. Matxuraren ondorioz, Udalak erabaki zaila hartu behar izan zuen, baina beharrezkoa instalazioaren segurtasuna bermatzeko Buru-belarri lan egin dugu arazoa konpontzeko, igerilekua berme guztiekin irekitzeko eta itzulketak bideratzeko prozedura errazteko orain", gaineratu du.

Udalak jakinarazi du oraindik pertsona batzuk itzulketa tramitatzeko daudela. Kasu horietan, interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Udalaren Erregistro Orokorrean edo kiroldegiko bulegoetan, eta, beharrezkoa denean, banku-titulartasuna egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute itzulketa egin ahal izateko.

Onartutako dekretuak udal web orrian gaitutako atalaren bidez kontsulta daitezke.