Lasarte-Oriako Udalak bertan behera utzi ditu 2021eko San Pedro jaiak
2021·05·10
Pandemiaren ondorioz gaur egun bizi dugun osasun-egoerak ez du kalean jarduera normalizaturik egiteko aukerarik ematen, eta, ondorioz, ezin dira jaiak behar bezala ospatu. Hori dela eta, Udalak aurten San Pedro jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu du.
Hala ere, eta herriaren bizitza biziberritzeko beharraz jabetuta, ekainean eta uztailean zehar egingo diren jardueren programa prestatzen ari da Udala. Jarduerak — kontzertuak, bakarrizketak, kale-antzerkia...— era askotakoak izango dira eta mota guztietako publikoentzakoak: haurrentzakoak, gazteentzakoak eta helduentzakoak.
Jarduera guztiak osasuneko eta segurtasuneko neurriak hartuta egingo dira, jarduerak egiteko unean Lasarte-Oriak bizi duen egoerarekin bat etorriz.