Lasarte-Oriako Udalak berriz ere udalbatzar presentzialak egingo ditu
2020·06·10
Lasarte-Oriako Udalaren iritziz, deseskalatzeko prozesuaren barruan, beharrezkoa da udalbatzarra modu presentzialean egin ahal izatea, udalerriko bizitzarako hainbesteko garrantzia duen erabaki-foroa denez gero. Horregatik, udalbatzako kideen arteko segurtasun-distantziak mantentzeko haien kokaera aldatuz, udalbatzarra bere ohiko bilkura-lekura itzuliko da.
Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.
Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.
Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:
- 2020ko urtarrilaren 13an, otsailaren 10ean, otsailaren 14an, martxoaren 5ean eta apirilaren 30ean egindako batzarren aktak onestea.
- Lasarte-Oriako arau subsidiarioetako “A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AN.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko planaren behin betiko onespena.
- Eskolako materiala erosteko familiei laguntzak eta Lasarte-Oriako merkataritzari babesa emateko oinarriak alatzea.
- Alkatetzaren 1026/2020 dekretua berrestea: Lasarte-Oriako Udalak udalerriko merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu profesionaletako establezimenduen jarduera ekonomikoa mantentzen laguntzeko emango dituen laguntza berezien oinarriak eta deialdi publikoa onestea.
- 2019ko urteko berankortasunari buruzko txostena.
- Alkatetzaren dekretu bidez onetsitako kreditu gehigarrien espedientea, COVID-19, 3/2020 zenbakiarekin identifikatua, baliozkotzea.
- Alkatetzaren 1030/2020 dekretuaren bidez onetsitako 2020ko egutegi fiskalaren aldaketa baliozkotzea.
- 2020ko Ordenantza Fiskalen aldaketa (COVID-19).
- 2020ko apiriletik 2021ko apirilera bitarteko Mugi tarifak onestea.
- Udaleko ELOP taldeak aurkeztutako mozioa, honi buruzkoa: “Maskaren derrigorrezko erabilera”.
- 11.Udaleko EH BILDU eta ELOP taldeek aurkeztutako adierazpen instituzionala, honi buruzkoa: “Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udalen arteko elkarrizketa-esparru bat sortzea”. Udaleko PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNV taldeek mozio alternatiboa aurkeztu dute.
- Udaleko PSE-EE-PSOE taldeak aurkeztutako mozioa, honi buruzkoa: “Eusko Jaurlaritzari plana sortzeko eskatuz, arrakala digitala eta ikaskuntzakoa murrizteko”.
- Hauteskundeetako mahaietako kideak izendatzea, 2020ko uztailaren 12an egingo den prozesurako.
- Galderak eta eskaerak.