Lasarte-Oriako Udala B@kQ ziurtagiriaren jaulkipena kudeatzen hasi da
2018·06·25
KZgunearekin eta osasun-zentroarekin batera, udala ere hasia da B@kQ (“baku”) ziurtagiria jaulkitzen, administrazioaren sistema digitaletan identifikatu ahal izateko, dela udaletxean, dela diputazioetan, Eusko Jaurlaritzan, Osakidetzan... Ziurtagiri hori e-DNI, IZENPE, ONA eta gisako txartelek dauzkaten ziurtagiriekin batera onartua izango da, baina abantaila batekin, zeren eta, euskarri birtual batean dagoenez gero, irakurgailurik ez baitu behar eta ordenagailuan, tabletan eta smartphone telefonoetan erabil baitaiteke.
Dohainik jaulkitzen da, azkar, eta posta elektronikoko helbidea eta telefono mobila edukitzea besterik ez du eskatzen. Behin aktibatutakoan, era guztietako gestioak egin ahalko dituzu Euskadiko administrazioekin. Atera ezazu lehenbailehen. Informazio gehiago https://www.izenpe.eus/bak/ web-orrian eta udalaren bulegoetan.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.