Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriako trinketea bi astez itxita egongo da, berritze lanak direla eta

2026-11-04

Azaroaren 4tik aurrera, trinketea itxita egongo da, egurrezko teilatutxoa berritzeko lanak egiteko. Obrak bi aste inguru irautea aurreikusten da.

Lasarte-Oriako trinketea gaurtik, azaroaren 4tik, aurrera itxita egongo da, instalazioan berritze lanak egingo direlako. Zehazki, egurrezko teilatutxoa berrituko da, eta lan horiek egiten diren bitartean ezingo da trinketea erabili.

Esku-hartze honen helburua instalazioaren egoera hobetzea eta erabiltzaileei kalitatezko kirol-gune bat eskaintzen jarraitzea da, espazioaren mantentze-lan egokiak bermatuz.

Aurreikuspenen arabera, obrek bi aste inguru iraungo dute, eta, beraz, epe horretan instalazioa itxita egongo da.