Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriako toponimiari buruzko lehiaketa berria: parte hartu eta sariak irabazi!

2024-10-11

Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak, TXINTXARRI aldizkariarekin lankidetzan, bigarren lehiaketa abiatu du udalerriko toponimoen garrantzia ikusarazteko.

Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak, TXINTXARRI aldizkariarekin lankidetzan, bigarren lehiaketa abiatu du udalerriko toponimoen garrantzia ikusarazteko. Lehiaketa hau urriaren 14tik azaroaren 3ra egingo da, eta helburua Lasarte-Oriako toponimoen ondarea balioan jartzea da, udalerriko altxor preziatuenetako bat.

Lehiaketa hiru astetan banatuta dago. Lehen bi asteetan, parte-hartzaileek 20 galdera (aste bakoitzean 10) erantzun beharko dituzte Lasarte-Oriako toponimiari buruz. Hirugarren astean, erronka desberdina izango da: leku jakin bat aurkitu, bertan argazkia atera eta bidali beharko dute. Erantzun zuzena bada, bost puntu gehiago lortuko dituzte sailkapen orokorrean.

Sariak

  • Galdera gehien asmatzen dituenak eta hirugarren asteko argazkia zuzen bidaltzen duenak nekazal etxe batean asteburupasa bat irabaziko du.
  • Parte-hartzaile guztien artean, bi pertsonarentzako menu berezi bat zozkatuko da.

Parte hartzeko jarraibideak

  • Lehiaketa urriaren 14tik azaroaren 3ra egingo da.
  • Ez dago denbora mugarik. Erantzuteko nahi adina denbora har dezakezue, baina ez itxi joko leihoa!
  • Erantzunak webgune honetan bidaliko dira: toponimia.lasarte-oria.eus. Lasai bilatu erantzunak webgunean.
  • Parte hartzeko gutxienez 18 urte izan behar dira, eta aste bakoitzean partaide bakoitzak behin bakarrik jokatu ahalko du.

Harremanetarako

  • Telefonoa eta Whatsapp: 688 68 35 10
  • Email: txintxarri@ttakun.eus
  • Bulegoa: Geltoki kalea 4, behea. Ordutegia: 09:00-13:00 y 16:00-18:00. Astelehen goiz eta ostiral arratsaldeetan, itxita.

Parte hartu eta ezagutu gure toponimia aberatsa!