Lasarte-Oriako Pintxoaren VI. ibilbidea
2018·11·28
Ramon Ormazabalek, Aterpearen izenean, eskerrak eman zizkien parte hartzaileei, Udalari, eta bereziki epaimahai profesionala osatzen duen Ramón Roteta sukaldariari.
Eskerrak eman ondoren, datuak emateari ekin zion: Pintxoaren VI. Ibilbidea azaroaren 30ean, ostiralean, garatuko da (19:00etatik 21:00etara); abenduaren 1ean, larunbatean (eguerdian eta 19:00etatik 21:00etara); eta 2an, igandearekin (eguerdian). Ibilbide horretan pintxo berezi bat dastatu ahal izango da, 2 euroan, kontsumizioa aparte. Zortzi tabernek hartuko dute parte aurten: Araeta Sagardotegia Arkupe, Buenetxea, Eguzki, Lavie, Lasarte, Txartel eta Viña del Mar.
Herritarren Saria sarirako, hiru egunetan zehar pintxoak dastatzera pasatzen diren pertsonak izango dira epaile. Dastaketa bakoitzaren ondoren txartel bat bete beharko dute beraien datuekin eta pintxoaren balorazioarekin, eta dagokion kutxan sartuko dute. Parte-hartzaileen artean 200 euroko txeke bat zozketatuko da. Taberna irabazleak sariaren erakusgarri izango den koadro bat jasoko du.
Epaimahai profesionala saria, zeinen dastatzea Semblate Andaluz Elkartean egingo baian azaroaren 29an Ramon Rotetarekin, koadro bat izango da.
Sarien banaketa abenduaren 12an egingo da Udaletxean. Aurkezpena egin aurretik, Aterpeako txekeen 1.000 euroko saria entregatu zitzaion Nerea Marcosi.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.