Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriako elkarteen urtekariaren edizio berria aurkeztu dute

Lasarte-Oriako Udalak eta Lasarte-Oria aldizkariak gure herriko elkarteen urteko jarduna jasotzeko asmoarekin sortu zen Sustraiak eta Hegoak urtekariaren 3. edizioa aurkeztu zuten

2019·04·12

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Lasarte-Oria aldizkariko Ketxus Marcosek eta Jesus Mª Egizabalek astelehenean aurkeztu zuten Lasarte-Oriako elkarteen Sustraiak eta Hegoak urtekariaren edizio berria. Aurtengo edizioan, 38 elkartek egin dituzte ekarpenak beren idatziekin.

Urtekariak, aurreko edizioetan egin izan duen bezala, elkarte bakoitzaren historia laburra jasotzen du, urtean zehar izan duen jardueraren erakusgarri batekin, kasu honetan 2018koa. Entitateek berek idatzi dituzte beren testuak, dela euskaraz, dela gaztelaniaz.

Informazioa biltzea lan nekeza eta zaila izan da kasu batzuetan, Jesus Mª Egizabalek aitortu zuenez, baina, azkenean, lortu da helburutzat jarritakoa, eta Lasarte-Oriako gizartearen, kulturaren, kirolaren eta aisiaren arloko ondarearen errealitate bat biziberritzeko eta testuinguruan kokatzeko interesatuta dauden pertsona guztien eskura dago Sustraiak eta Hegoak 2018. Horregatik, haren irakurketaz gozatzera, gordetzera eta gogoan izatera animatu zuen, Lasarte-Oriaren interes bereziko historia dokumentala baitaukazue eskuetan.

Udalaren kontura joan da argitaratutako 300 aleak inprimatzearen eta banatzearen kostua.

Ale bat eskuratu nahi duen edonork dohainik lor dezake Kulturetxean edo Udaletxean (1. solairuan, Alkatetzan).


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.