Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

Lasarte-Oriako AROA: euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa

Lasarte-Oriako Udalak euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko bide berri bat abiatu nahi du AROA prozesuaren bidez. Aurreko urteetan urrats garrantzitsuak egin ditugu, baina badakigu hizkuntza-egoera bizia eta aldakorra dela, eta horregatik behar dugu ikuspegi berritu bat.

02·10·2025


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

02/10/2025

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

21/10/2025

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Lasarte-Oriako Udalak euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko bide berri bat abiatu nahi du AROA prozesuaren bidez. Aurreko urteetan urrats garrantzitsuak egin ditugu, baina badakigu hizkuntza-egoera bizia eta aldakorra dela, eta horregatik behar dugu ikuspegi berritu bat. 
Horregatik zure iritzia zein den jakin nahi dugu.

Horretarako, esteka honetako galdetegia betetzea eskertuko genizuke: https://labur.eus/Z-373

Udalak aurretik zenbait plan izan ditu martxan —Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) eta Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP)— eta orain, erronka berriekin eta gaur egungo egoera kontuan hartuta, beharrezkoa da ikuspegi eguneratu eta estrategiko bat.

Prozesuaren faseak

AROAren helburua da euskararen erabileraren inguruko diagnosi gaurkotua egitea, herriko aukera eta erronkak identifikatzea eta horiei aurre egiteko ekintza zehatzak eta jarraibideak adostea. Herritarren parte-hartzea, euskalgintzako eragileak eta udalaren konpromisoa uztartuz, euskarak Lasarte-Orian izan dezakeen bide berria marraztu nahi da.

Prozesuak bi fase izango ditu. Lehen fasean, Lasarte-Oriako euskararen egoera aztertuko da. Horretarako, bide desberdinak erabiliko dira: datu estatistikoak bilduko dira, aurreko planen ebaluazioak berrikusi, eta herritarren eta herriko eragileen iritziak eta proposamenak jasoko dira elkarrizketa sakonen eta inkesten bidez.

Bigarren fasean eta diagnosian ateratako ondorioetatik abiatuz, Lasarte-Oriako AROA diseinatuko da: besteak beste, helburua, markoa, lan-ildoak, ekintza zehatzak eta jarraipen-mekanismoak. Bide hori elkarlanean egin nahi da herriko pertsona eta eragileekin. Horretarako, talde eragile bat sortuko da. Hiru saio egingo ditu talde horrek, azarotik urtarrilera bitarte. Interesa duen edonor gonbidatuta dago bertan parte hartzera.

Parte-hartzea eta genero-ikuspegia, ardatz

Prozesuak parte-hartzea izango du oinarri, herriko eragile eta norbanakoen ekarpenak jasoz. Horrekin batera, genero-ikuspegia ere kontuan izango da. Horretarako, diagnosiko datuak eta parte hartze prozesuaren diseinua generoaren arabera landuko dira.

Lan guztiak 2025eko irailetik 2026ko udaberrira bitarte garatuko dira. Bukaeran, ekitaldi ireki bat egitea aurreikusten da azken emaitza emaitza herriari aurkezteko.