Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Lasarte-Oriako 2025 Literatur Lehiaketan parte-hartze handia eta maila handia
2025-11-19

Lasarte-Oriako Udalak aurtengo Literatur Lehiaketako irabazleen izenak eman ditu ezagutzera, lasarteoriatarren artean sormena eta idazteko zaletasuna sustatzea helburu duen lehiaketa, euskaraz zein gaztelaniaz.
Saria emateko ekitaldia azaroaren 22an, larunbata, izango da, 12:00etan, Antonio Mercero Gunean. Ekitaldi irekia izango da, eta parte-hartzaile guztiei egingo zaie omenaldia.
Ainara Elicechea Kultura zinegotziaren hitzetan, “lehiaketak erakusten du, urtez urte, Lasarte-Oria talentu literarioa duen herria dela. Pozten gaitu ikusteak nola neskak, mutilak eta helduak animatzen diren idaztera eta beren sormena komunitatearekin partekatzera. Udaletik kultura eta adierazpen artistikoa bere forma guztietan sustatzen duten ekimenak bultzatzen jarraituko dugu”.
Parte-hartzea
Guztira 63 lan aurkeztu dira haurren kategorian eta 50 helduen kategorian.
- Infantilak: A kategoria (12 lan), B kategoria (41), C kategoria (parte-hartzerik gabe).
- Helduak:
- Gaztelania: Microrrelatos (35), Microrrelato Premio Lasarte-Oria (1), Poesía (9).
- Euskera: Mikroipuinak (5), Poesia (6).
Lasarte-Oriako Udalak zorionak eman nahi dizkie irabazle guztiei, eta edizio honetan parte hartu dutenen inplikazioa eskertu nahi du, lehiaketa tokiko literatur sorkuntzarako urteroko erreferentziazko hitzordu gisa finkatzen baitu.
Irabazleak
HAURRAK
- A Kategoria
- 1. Saria: Mikel Rodríguez Barbero
- 2. Saria: Udane Cuetos Armas
- 3. Saría: Malen Nogales García de Andoin
- B Kategoria
- 1. eta 2. Sariak: Gillen Iraola Hernández
- 3. Saria: Izaro González González y Julen Pastor Ferreiro (baterako lana)
HELDUEK
- Euskera – Poesia: Sara Aranburu Lasa
- Euskera – Mikrokontakizuna: Iñigo Legorburu Arregi
- Gaztelania – Mikrokontakizuna: Carlos Marcos Estébanez
- Gaztelania – Mikrokontakizuna Lasarte-Oria Saria: Oihane Sánchez Martínez
- Gaztelania – Poesia: Alberto de Frutos Dávalos

