Lasarte-Oriako 2021ko egutegi fiskala
2021·02·11
Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean.
Errolda fiskalak, non ordaindu beharreko kuotak eta hauek finkatzen dituzten zergako elementuak ezarten baitira, jendaurreko ikusgai jarriko dira udaletxeko bulegoetan dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenagotik eta hamabost eguneko epez.
Kuotak eta gainerako zerga-elementuak, dagozkien erregistroetan alta ematerik suposatzen ez dutenez gero baizik eta subjektu pasibo bakoitzari banaka jakinarazi zaion egitate zergagarri bati dagozkonez gero, kolektiboki jakinaraziak izango dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 98.3 artikuluan aurrikusitakoaren babespean.
Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa tartejarri ahal izango da erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.
Azaldutako egutegi fiskal honen iragarkiak kobrantza iragarkiaren zeregina ere beteko du. Kobrantza ondorengo zehaztapenen arabera egingo da:
Pagatzeko medioak
Subjektu pasiboei helarazitako dokumentu barra-kodedunaren bitartez, xede horretarako moldatutako diru-kutxetan, edo Internet bidez, kreditu-txartela erabiliz edota bankuko kontuan kargatzeko aginduz.
Ordaintzeko lekuak
Udalaren bulegoetan eta pagamenduko dokumentuan ageri diren entitate kolaboratzaileetan:
- Kutxabank
- Euskadiko Kutxa
- Caja Rural de Navarra
- Banco Sabadell Guipuzcoano
- Banco Santander
- Caixabank
- Bankoa
Borondatez pagatzeko periodo gisa seinalatutako epeak igarotakoan
Zorrak premiatzezko prozeduraren bidez ordainaraziko dira, eta ondoko gainkargu hauek sorraraziko dituzte:
- Baldin eta sartu gabeko guztizko tributu-zorra premiatzeko probidentzia zordunari jakinarazi baino lehen ordaintzen bada, gainkargu exekutiboa ehuneko bostekoa izango da.
- Baldin eta zor guztia eta gainkarguaren diru-sarrera premiatzeko probidentziaren notifikazioa jaso ondoren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorreko 61.5. artikuluan ezarritako epea igaro baino lehen egiten bada, ordaindu beharreko premiamenduzko gainkargua ehuneko hamabostekoa izango da.
- Epe hori igaroz gero, exiji daitekeen premiamenduzko gainkargua ehuneko hogeikoa izango da; berandutzako interesak eta, kasua hala bada, gertatutako prozesu-kostuak aplikatuko dira.
Ordaintzeko epeak
Urteko aldizkakotasunaren zergak:
- Ibilgailuen gaineko Zerga: Martxoaren 1etik apirilaren 15era.
- Zaborren tasa: Apirilaren 1etik maiatzaren 15era.
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: Maiatzaren 15etik ekainaren 30era.
- Ekonomi jardueren Gaineko Zerga: Urriaren 1etik azaroaren 10era.
- Ibien tasa: Urriaren 1etik azaroaren 15era.
- Orokorra: Urriaren 1etik azaroaren 15era.
Lauhilabeteko aldizkakotasunaren tasa:
Ura eta estolderia:
3. lauhilabetealdia: Otsailaren 1etik martxoaren 15era.
1. lauhilabetealdia: Ekainaren 1etik uztailaren 15era.
2. lauhilabetealdia: Urriaren 1etik azaroaren 15era.
Hiruhilabeteko aldizkakotasunaren tasa:
Azoka ibiltaria:
1. hiruhilabetealdia: Urtarrilaren 1etik 25era.
2. hiruhilabetealdia: Apirilaren 1etik 25era.
3. hiruhilabetealdia: Uztailaren 1etik 25ra.
4. hiruhilabetealdia: Urriaren 1etik 25era.
Hilabeteko aldizkakotasunaren tasak:
Dantza eta balleta: Likidatutako hil bakoitzaren aurreko hilaren 15etik 25era.
Etxe-laguntza eta Babespeko etxebizitzan egonaldia: Likidatutako bakoitzaren ondorengo hilaren 15etik hilabete.
Ingurunean mantentzeko programa, Udalaren Musika Eskola eta Euskaltegi: Hil bakoitzaren 25.egunetik 30.era bitartean.
Gogorarazten dugu ordaintzeko aukera berri bat dagoela, "Ordainketa malgua" izenekoa, 2 epetan ordain daitezke Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuak (IVTM) eta Zaborren Tasa, errekargurik eta interesik gabe, haren banku-helbideratzearen bidez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.