Lasarte-Oriako 2020ko Errege Magoen Desfilea
2020·01·03
Igande honetan, urtarrilak 5, eguerdiko 12:00etan, Errege Magoen morroiak Okendo plazan egongo dira, haurren azken gutunak jasotzeko eta goxokiak banatuz.
Goiz horretan bertan, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Atsobakar zahar-etxera joango dira, hango egoiliarren artean opariak banatzera.
Arratsaldeko 16:15etatik 17:30era Errege Magoek harrera egingo diete hala nahi duten haurrei Brigitarren Komentuko kaperan.
Errege Magoen 2020ko desfilearen ordutegia:
Lasarte-Oriako kaleetan barrena ibiliko da, 18:15ean Zirkuitu Ibilbidetik abiatuta (frontoitik), eta, herriko kaleetan barrena ibili ondoren, Antonio Mercero plazan amaituko da, segizioko figurante garrantzizkoenek egingo duten antzezpen txiki batekin. Bukaera su-festarekin izango da, Askatasunaren parketik jaurtiko diren su artifizialen andana txiki baten bidez.