Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

Aukeratu aurtengo zure kirolaria. Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak

Ireki da Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 20an itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduan egingo den Lasarte-Oriako Kirolaren Galan.

01·01·1970


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

20-10-2018

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

17-11-2018

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

15-12-2018

Gaur egungo fasea

Ondoko gaietan nabarmendu diren Lasarte-Oriako pertsona helduak izan daitezke hautagai:

  • Lasarte-Oriako kirolaren alde egindako lanagatik.
  • Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.

Lasarte-Oriako kirol elkarteek eta edozein lasarteoritarrak proposatu ditzakete hautagaiak.

Elkarte edota herritar bakoitzak, gehienez ere, hautagai bat aurkeztu ahal izango du sari bakoitzeko. Hautagaiak aurkezteko, horretarako espresuki prestatutako fitxa bete beharko da. Fitxa hau Lasarte-Oriako Udalaren webgunean zintzilikatuta dago.

Hautagaien proposamenak emailez kirolak@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, edota Maialen Chourraut kiroldegian horretarako dagoen kaxan sartu beharko dira.

Epaimahaia, Udalaren Kirol Batzordeko kideekin eta Lasarte-Oriako kirol elkarteak, aipatutako batzordean duten ordezkariarekin dago osatua.

Kirol zerbitzuan proposamenak jaso ostean,  hautagaien zerrenda eta botoa emateko betebeharreko fitxa emailez bidaliko zaizkie elkarteei eta baita kirolen Batzordeko kideei ere.

Hautagaien artean boto banaketa egingo dute elkarteek eta Batzordekideek, bakoitzak bere aldetik 3, 2 eta boto 1 emanez sari ezberdinetan (emakumea, gizonezkoa, ibilbidea) proposatutako hautagaien artean. Kirol elkarteek botoak emailez bideratu beharko dituzte Kirol Zerbitzura azaroaren 17a baino lehen. Batzordeko ordezkariek aldiz, azaroko ohiko bileran aurkeztuko dituzte beraien bozkak.

Batzordekideen botoen balioa alderdi bakoitzak udalbatzan dituen ordezkarien zenbatekoaren arabera konputatuko da.

Bozketan berdinketa emango balitz, Batzordeko Lehendakariak kalitatezko bozka erabili ahal izango du.

Erlazionatutako berriak

“Trasn-formatzen” dokumentala Lasarte-Orian

2019·05·30

“Trasn-formatzen” dokumentala Lasarte-Orian

Oraingoan, ekainak 7an ostirala, arratsaldeko 19:00tan, Lasarte-Oriako Oriarte Institutuarekin batera, Kultur Etxeko aretoan “TRANS-formatzen” dokumentala ikusiko dugu. Ekintza dohanik da.

“Snorkelean” hastapena

2019·03·10

“Snorkelean” hastapena

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak Snorkelean (urpekaritza mota bat) hasteko saio berezia antolatu du 2007, 08, 09 eta 10ean jaiotako neska-mutilentzat.

“Retazos III” liburua eta Nébel duoa, otsailaren 15eko urteurrena ospatzeko

2019·02·13

“Retazos III” liburua eta Nébel duoa, otsailaren 15eko urteurrena ospatzeko

Lasarte-Oriak eratu zeneko 33. urteurrena José Luis Navarroren “Retazos III” liburuarekin eta piano eta klarineteko Nébel duoarekin ospatuko du. Lasarte-Oriako bandera udaletxe zaharrean jarrita egongo da.

“Patioak Irekita”: ikastetxeek herritarrei irekiko dizkiete beren patioak

2020·03·02

“Patioak Irekita”: ikastetxeek herritarrei irekiko dizkiete beren patioak

Martxoaren 2tik aurrera, Oriarte-Landaberri BHIko eta Sasoeta eta Garaikoetxea ikastetxe publikoetako patioak egunero egongo dira zabalik, herritarrek erabili ahal izan ditzaten, bai eta haietako instalazioak ere

“Organikoa birziklatu. Jaso zure kit-a eta parte hartu organikoaren bilketan”

2020·11·19

“Organikoa birziklatu. Jaso zure kit-a eta parte hartu organikoaren bilketan”

"Organikoa birziklatu. Jaso zure kit-a eta parte hartu organikoaren bilketan" lelopean, udalak materia organikoaren gaikako bilketa eta birziklapena sustatu nahi ditu. Kanpainak, programarekin bat egiteko gonbita egingo du.