Lasarte-Oriak Santa Anako Artisautza Azoka tradizionala ospatuko du uztailaren 24an, igandea
2022·07·18
Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Eventos Globaleseko Asier Velascok, aurten 37. edizioa beteko duen Artisautzako Azoka tradizionala aurkeztuko zuten.
Azokak bi gune izango ditu, Okendo plaza eta Mercero plaza, eta 10:00etatik 14:0etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekia. Ordutegi horretan, artisauak beren produktuak lantzen zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Kasu guztietan, postuak KM 0koak dira, Gipuzkoa eta Bizkaia baitira Ekitaldiaren kostua 5.000 eurokoa da.
Alde batetik, Okendo plazan, zura, ehunak, larrua, bitxiak... lantzeko 18 artisau-postuak izango ditugu, eta arkupetan Lasarte-Oriako lau talde: Lasarte-Oriako parpailagileak, Zentro Zibikoko eskulanen taldea, Lasarte-Oriako zurezko taila eta Altuna maketak.
Egun osoan zehar hainbat tailerren zuzeneko erakustaldiak izango dira: saskigintza, iruleak, La Fragua, miniaturak, ehoziriak eta imitaziozko bitxiak.
Bestalde, Mercero plaza artisautzazko elikagaietarako gune bat izango da. Hamahiru lanpostu guztira izango dituelarik, euskal pastela, hestekiak, gazta, eztia, taloak, txokolatea, kontserbak, pateak eta abar aurkitu ahalko ditugu, baten baino gehiagoren ahogozagarri.
Azkenik, haurrentzako tailer hauek egingo dira:
- Quillin: 10:00etatik 12:00etara, koloretako paperekin egindako irudiak landuko dira.
- Zotz txikiak: 12:00etatik 14:00etara, egurrezko zotzekin irudiak egingo dira.
- Artisau-jokoak: 17:00etatik 18:30era.
- Loreen mundua: 18:30etik 20:00etara.
- Globoen mundua: 18:30etik 20:00etara.