Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriak parte-hartzez eta emozioz beteriko M8 bat ospatu du

2025-03-10

Auditorioa txiki geratu zen ostiralean, M8ko ekitaldien barruan programatutako antzezlanaz gozatu nahi zuen jende guztiari harrera egiteko

Lasarte-Oriak asteburu bizia eta ekintzaz betea bizi izan du Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Parte hartze handiarekin, herriak beste behin erakutsi du berdintasunarekiko konpromisoa eta eskubideen aldarrikapena.

Ostirala gazteentzako tailerrarekin hasi zen, hausnarketarako gunea, non neska eta mutilek berdintasunari eta feminismoari buruz eztabaidatu zuten, modu hurbil eta parte-hartzailean. Geroago, Manuel Lekuona auditoriuma “La maja y la mona, menudo cuadro” antzezlanarekin bete zen, hunkitu eta ikusleei zer pentsatua eman ziena.

Larunbata kementsu abiatu zen Okendo plazan egindako zumba saioari esker, jende asko bildu baitzen ondo pasatzeko eta lagunarteko giroan. Eguerdian, M8ko elkarretaratzeak herritar ugari bildu zituen, eta emakumeen eskubideen aldeko aldarria eta benetako berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzeko beharra adierazi zuten. Hainbat manifestu irakurri zituzten ekitaldian. Asteburu berezia izan zen, programazio anitza eta parte-hartzailea izan zuena.

Udaletik, Nuria Fernandez Berdintasun zinegotziak ekintzek izan duten harrera ona azpimarratu du, eta datozen egunetan M8ko programaren barruan proposamen gehiago daudela gogorarazi du. Aurrera eramango diren ekimenetan parte hartzen jarraitzeko deia egiten zaie herritarrei, borroka eta aldarrikapen espiritua bizirik mantenduz.

Lasarte-Oriak berriro erakutsi du M8a egutegiko egun bat baino askoz gehiago dela: konpromiso irmoa da elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko gizarte bidezkoago eta berdinago baterantz.

 

Eskerrik asko hori posible egin duzuen guztioi!