Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriak gaitzespena eta arbuioa adierazi ditu bi emakumek jasandako sexu-erasoengatik

Sexu-eraso baten biktima izan diren bi emakumek aurkeztutako salaketen ostean, udalak elkarretaratzea deitu du erasoak gaitzesteko, eta, ondoren, adierazpen instituzional bat irakurri dute.

2021·07·02

Sexu-eraso baten biktima izan diren bi emakumek aurkeztutako salaketen ostean, udalak elkarretaratzea deitu du erasoak gaitzesteko, eta, ondoren, adierazpen instituzional bat irakurri dute.

Alkateak, udal talde guztietako kideek, Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendaria, eta Lasarte-Oriako bizilagunek elkarretaratzea egin dute ekainaren 28an eta 29an bi emakumek jasandako erasoak gaitzesteko.

15 minutuko isilunearen ondoren, Agustin Valdivia alkateak honako adierazpen instituzionala irakurri du:

LASARTE-ORIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Lasarte-Oriako Udalak gogor gaitzesten ditu igandean, hilak 28, eta astelehenean, hilak 29, Sasoeta auzoan eta Donostiako Hipodromoan izandako eraso sexistak.

Emakumeenganako edozein eratako bortizkeria (fisikoa,  ekonomikoa, sexuala...) funtsezko giza eskubideen kontrako bortxaketa eta urraketa bat da. Halaber haien senitartekoentzat, ahalik eta babes eta aitorpen publiko eta instituzional handiena behar baitute estigmatizazioari aurre egiteko eta, guztion laguntzarekin, aurrera ateratzeko.

Horregatik, Lasarte-Oriako Udalak gaitzespenez arbuiatzen du emakumeen kontrako bortizkeria matxistako edozein ekintza.

Era berean, gogorarazten du, instituzio publikoen lana ez ezik, herritar guztion lana dela indarkeria horrek gure gizartean lekurik eta justifikaziorik ez izatea, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu berdintasuna eta errespetua lantzera eta aldarrikatzera.

Alde horretatik, udal honek babesa eman nahi dio mugimendu feministari, egunero lan egiten baitu indarkeria matxista salatzeko eta emakume izateagatik jasandako mota guztietako erasoak gaitzesteko.

Lasarte-Oriako Udalak beti eskainiko die babes osoa bortxa jasandako emakumeei nahiz haien familiei, eta eskura jarriko dizkie Zerbitzu Sozialak, Berdintasuna, Kooperazioa eta Osasuna departamentuak dituen baliabideak.

Azkenik, jakinarazi nahi da Lasarte-Oriako Udalak protesta eta gaitzespeneko elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen dituela herritarrak, uztailaren 2an ostiralarekin, 13:00etan, gure herriko Okendo plazan.

Ekitaldia amaituta, alkateak Lasarte-Oriako udaltzainen lana eskertu nahi izan du Lasarte-Orian izandako gertakarietan parte hartzeagatik, ustezko erasotzaileak azkar identifikatzea ahalbidetu baitu horrek. Ustezko erasotzaileak justiziaren esanetara daude dagoeneko, eta ikerketapean. Halaber, babesa agertu die talde batzuek egindako kritiken aurrean.  

 

Deskargatu adierazpena

Adierazpen Instituzionala [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.