Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriak euskararen inguruko bi hitzordu garrantzitsu aurkezten ditu udazken honetan: Euskal Jaia eta Euskararen Maratoia

2026-04-23

Euskal Jaia irailaren 26an izango da eta Euskararen Maratoia urriaren 17an eta 18an

Lasarte-Oriako Udalak udazkenerako euskarari lotutako hitzordu nagusiak aurkeztu ditu prentsaurrekoan: Euskal Jaia eta Euskararen Maratoia. Bertan izan dira Agustin Valdivia Calvo alkatea, Estitxu Alkorta Barragan Euskara zinegotzia eta bigarren alkateordea, eta Ainara Elicechea Beitia Kultura zinegotzia, antolakuntzan inplikatutako beste eragile eta kolaboratzaile batzuekin batera.

Bere mintzaldian, Agustín Valdivia Calvo alkateak nabarmendu du “euskara izango dela berriro ere udazkenaren ardatz nagusia Lasarte-Orian”, eta, gainera, azpimarratu du herritarren inplikazioak eta tokiko elkarte-sareak garrantzi handia dutela bi ekitaldiak posible egiteko. Ildo horretan, herritarrak animatu ditu datak gordetzera eta programatutako jardueretan aktiboki parte hartzera.

Estitxu Alkorta Barraganek, bere aldetik, Euskararen Maratoia, bere hamaikagarren edizioa urriaren 17 eta 18an ospatuko duena, lau urterik behin antolatzen den zita dela eta 2022an egindako azken edizioaren ondoren itzultzen dela zehaztu du. Zinegotziak adierazi duenez, edizio berri honek ekitaldiaren esentzia tradizionalari eutsiko dio, ohiko elementuekin, hala nola, zortzikoa, dantzak edo musika emanaldiak, baina berrikuntzak ere izango ditu, eta laster emango da horien berri.

Euskal Jaiari dagokionez, Ainara Elicechea Beitia Kultura zinegotziak azaldu du irailaren 26rako aurreikusita dagoen ospakizun hau hazten eta herriko jai-egutegian finkatzen jarraitzeko bokazioarekin sortu dela. Aurreko edizioak formatu berrian izandako arrakastaren ondoren, Udalak herriko eragileekin elkarlanean jarraituko du, bereziki Ttakun Kultur Elkartearekin, bere izaera parte-hartzailea eta komunitarioa indartzeko.

Era berean, bi ekimenen arrakasta bermatzeko erakundeen eta eragile sozialen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek. Ildo horretan, herritarrei eta tokiko kolektiboei zuzendutako bilera informatibo ireki bat egingo dela iragarri da, ekitaldiak xehetasun handiagoz azaltzeko eta haien garapenean lagunduko duten ekarpenak jasotzeko.

Bi hitzordu hauekin, Lasarte-Oriak euskararen sustapenarekin eta udalerriko dinamizazio kulturalarekin duen konpromisoa berresten du, euskararen inguruan elkartzeko, parte hartzeko eta ospatzeko espazioak bultzatuz.