Lasarte-Oriak elkartasuna adierazi dio Ukrainako herriari, Errusiako Federazioko armadak bere herrialdea inbaditu duela eta
2022·03·10
Udalak deituta, eta FEMPen eta EUDELen deialdiari jarraituz, dozenaka lagun bildu dira Lasarte-Oriako Udalaren aurrean, Errusiako Federazioko armadak Ukraina inbaditu izana gaitzesteko eta gerraren amaiera eskatzeko.
Bakearen aldeko mezua zuten Ukrainako banderak zeramatzaten parte-hartzaileen artean zeuden alkatea, udalbatzako kideak eta pertsona talde bat, zein antolatu egin baita Lasarte-Oriako komunitate ukrainarreko kideekin batera elikagaiak, botikak, arropak eta abar bildu eta, gerratik ihesi doazen herritarrei helarazteko.
Onartutako adierazpen instituzionalak, osteguneko osoko bilkuran jakinaraziko denak, honako hau ere erabaki du:
- 2021eko likidazioan 5.000 euroko partida onartzea laguntza humanitariorako, Nazioarteko Gurutze Gorriaren bidez, Ukrainako errefuxiatuen beharrei erantzuteko.
- Pertsona errefuxiatuen arloan eskumena duen erakundearen esku jartzea harrera-etxebizitza bat Ukrainatik etorritako familia errefuxiatu batentzat.
- Herritarrak Ukrainako herriari elkartasuna adieraztera animatzea, egun Ukrainatik ihes egiten duten pertsonekin eta sor daitezkeen tokiko ekimenekin lan egiten duten nazioarteko erakundeekin lankidetzan arituz.
Ukrainaniatik etorritako pertsonentzako informazioa
Ukraineraz desplazatutako pertsonentzako gida
Nola lagundu Ukrainatik datozen errefuxiatuei
Ukrainako Giza Dohaintza Zentroa
- Ordutegia: 10.00 etatik 20.00 etara, astelehenik igandera
- Beharrak: Eskatutako materialaren zerrenda
- Helbidea: Ola kalea 1 (ludoteka).