Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriak bere lehen erremonte jaialdia hartuko du ostiral honetan Michelingo udal pilotalekuan

2025-06-11

Alkateak eta Kirol zinegotziak Oria Mendi sustatzailearekin eta zenbait puntistarekin batera, herrian inoiz egin ez den ekitaldi bat aurkeztu dute

Lasarte-Oriak aurrekaririk gabeko kirol hitzordua biziko du ostiral honetan, ekainaren 13an, Michelin kirolguneko udal pilotalekuan egingo den lehen erremonte jaialdiarekin. Hala iragarri dute gaur goizean prentsaurrekoan Agustin Valdivia alkateak eta Goizalde Pildain Kirol zinegotziak, Xabier González Oria Mendi enpresa sustatzaileko ordezkariarekin eta ekitaldian parte hartuko duten pilotari batzuekin batera.

Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean antolatu dute jaialdia, eta bi erakustaldi partida zirraragarri izango dira. Talde bakoitza hiru setetan lehiatuko da: lehenengo biak 15 tantora eta, beharrezkoa balitz, berdinketa hausteko hirugarren set bat 8 tantora.

Lehenengo partidan Gurrutxaga eta Ayestaran VI.a Susperregi eta Apezetxearen aurka neurtuko dira. Bigarren partidan, Ansa II eta Juanenea aurrez aurre jarriko dira Ezkurra eta Azpirozen aurka. Guztiak ere erremonteko zirkuitu profesionalean ezagunak.
Aurkezpenean, Agustin Valdivia alkateak “Udalak herriko kirol eskaintza zabaltzen eta dibertsifikatzen jarraitzeko egin duen apustua” azpimarratu du, eta adierazi du “Lasarte-Orian erremonte jaialdi bat lehen aldiz hartzea harro egoteko arrazoia dela, baita herritarrei aparteko ikusgarritasuna duen kirol modalitate bat gerturatzeko aukera ere”.

Goizalde Pildain Kirol zinegotziak, bere aldetik, herritarrak animatu ditu ostiral arratsaldean udal pilotalekura gerturatzera: “Gure kulturan sustrai sakonak dituen kirolaz gozatzeko aukera izango da, baina gutxitan izaten dugu gure inguru hurbilean zuzenean ikusteko aukera. Gainera, partiduen maila bermatuta dago”.

Oria Mendi sustatzailetik Udalaren laguntza eskertu dute, eta erremontea tokian tokiko agertoki berrietara eramateak dakarren zabalkunde lana balioan jarri dute. “Gero eta jende gehiagok gure modalitate hau ezagutzea eta gozatzea nahi dugu”, esan du Xabier González.

Jaialdira joateko sarrerak doan izango dira Lasarte-Oriako herritarrentzat eta frontoian bertan egongo dira eskuragarri, aretoa bete arte.

Jaialdia 19:00etan hasiko da, eta antolatzaileek dei berezia egiten diete pilotazale eta familiei, egun historiko hau herriko kirolean gal ez dezaten.

Eduki publikatzailea

Prentsaurrekoak