Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Lasarte-Oriak bat egiten du Turner Sindromearen Nazioarteko Egunarekin
2025-08-27

Keinu horrekin, neskatoei eta emakumeei eragiten dien ezohiko izaera genetiko hori ezagutarazten lagundu nahi du Udalak, eta gizartea sentsibilizatzeko eta harekin bizi diren pertsonei eta familiei babesa emateko konpromisoa erakutsi.
X kromosometako bat osorik edo partzialki ez egoteagatik sortzen den Turner sindromea hainbat ezaugarri klinikorekin lotzen da, eta laguntza mediko espezializatua eskatzen du. Gizartea kontzientziatzea, ikerketa sustatzea eta diagnostiko goiztiarraren garrantzia ikusaraztea dira, hain zuzen ere, munduko jardunaldiaren helburuak.
Lasarte-Oriako Udalak herritarrak animatu nahi ditu Turner Sindromea duten pertsona guztiei eta haien familiei babesa eta elkartasuna adierazteko kanpaina honetan parte hartzera.
