Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriak argitaratu du 2027-2028 biurtekorako epaimahaikide izateko hautagaien zerrenda

2026-10-23

Irailaren 28an egindako zozketa publikoaren emaitzak udalaren webgunean kontsulta daitezke. Zerrenda urriaren 31ra bitarte egongo da jendaurrean.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du dagoeneko eskuragarri dagoela udal webgunean 2027-2028 biurtekorako epaimahaikide izateko hautagaien zerrenda, irailaren 28an egindako zozketa publikoaren bidez osatua.

Zinpekoen Epaimahaiari buruzko 5/1995 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, zerrenda urriaren 31ra bitarte egongo da jendaurrean.

Epe hori amaitutakoan, Udalak dagokion agintaritza judizialari jakinaraziko dizkio zerrendan jasotako pertsonen artean legez ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten edo ezgaitasun- nahiz bateraezintasun-egoeraren batean egon daitezkeenen kasuak.