Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oria Realarekin

Lasarte-Oriak bat egin du Errealaren “Gurekin” kanpainarekin

2021·03·24

Apirilaren 3an, larunbatean, Errealak Sevillan jokatu zuen Errege Koparen finala, Athletic Cluben aurrean.

Gaur egungo egoera dela eta, ezinezkoa da Gipuzkoako zaleak Sevillan egotea, eta, horregatik, Realak kanpaina bat prestatu du, "Gurekin", taldearekin Sevillan bertan egotea ezinezkoa den arren, Gipuzkoak Errealarekin bat egin dezan.

Kanpaina honekin Gipuzkoako herri guztietako banderak Sevillara eraman nahi dira. Taldearekin bidaiatzea eta une garrantzitsu, eta baliteke historiko, horretan bertan egotea.

Udalerriko bandera jasotzeko, autobus ofiziala udalerrira hurbildu zen. Errealeko presidenteordeak, Joseba Ibarburuk, Lasarte-Oriako alkaterekin, Agustín Valdiviarekin, banderak trukatu zituen.