Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oria, Nahia Zudairerekin

Lasarte-Oriako Udalak pankarta bat jarri du udaletxeko balkoian, Nahia Zudaire igerilaria babesteko eta animatzeko

2021·08·25

Lasarte-Oriako IKT Buruntzaldea klubeko 17 urteko igerilari gazteak bere debuta egingo du abuztuaren 28an, Tokyoko joko paralinpikoetan.

Zudairek nabarmen egin du aurrera denboraldi honetan. Bartzelonan, S8 kategoriako marka nazionalik onena gainditu zuen 400 metro libreen proban, 5:06:21 denborarekin. Horri esker, B minimoa lortu zuen Tokyoko jokoetan parte hartzeko.

Zudairek paraparesia du beheko gorputz-adarretan, bihotzeko arazo batek eragindakoa. Behin baino gehiagotan aitortu du uretan libre eta oso eroso sentitzen dela, eta bere egunerokoan duen mugikortasun falta hori desagertu egiten dela.

 

Hauek dira proben ordutegiak:

  • Abuztuaren 28a --> 200 metro estilo-proban

Aurretikoak 10:47an tokiko ordutegian (03:47ean Espainiako orduan)

Finala 18:50ean (11:50ean Espainiako ordutegian).

 

  • Abuztuaren 31 --> 400 metro libre

Finala 17:10ean (10:10ean Espainiako ordutegian).

 

  • Irailaren 3a --> 100 metro tximeleta

Finala 17:37an (10:37an Espainiako ordutegian).

 

Lasarte-Oria zurekin dago! Aupa Nahia!