Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea VI Lasarte-Oriako mendi festa

2025-09-10

Irailaren 28an ospatuko den aurtengo edizioa aurkeztu da.

Mendi Festa kirol-proba ludikoa da, eta Buruntzaldeko ingurunea udalerriko biztanle guztiei hurbiltzea du helburu. Horretarako, ariketa fisiko osasuntsua egingo da mendi inguru ederrean.

Aurtengo edizioak bi distantzia izango ditu: bat 15 kilometrokoa, ludikoagoa eta publiko guztiarentzat egokia, gutxieneko prestaketa batekin, eta bestea zorrotzagoa, 30 kilometrokoa, ia Buruntzalde osoa zeharkatzen duena eta antolatzaileek bere erakargarritasunagatik nabarmendu nahi izan dutena.

Eskerrak eman dizkiote Udalari emandako laguntzagatik, izan ere, aurreko urteetan ez bezala, edizio honetan laguntzaile pribatuen laguntza txikia dute eta jardunaldi osoa modu seguruan antolatzeak bere kostua du, adibidez, anbulantzia bat kontratatzea eta parte-hartzaile guztiak estaliko dituen asegurua, boluntarioak barne.

Izen emateak zabalik daude eta www.lasarteoriatrail.com web orriaren bidez egin daitezke. Gaur egun, izena eman dutenen kopurua aurreko urteetakoa baino dezente handiagoa da.

Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte festa honetan parte hartzera. Nabarmentzekoa da 16 urtetik beherakoek ere parte har dezaketela, baldin eta gurasoetako batek lagunduta edo edo gurasoren baten idatzizko baimena badute.

 

Mendi Festa kartela