Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Lasarte-Oria, aire zabaleko museoa. Urriaren 4an, Behemendik antolatutako bisita gidatua
Urriaren 4an, 10:30etik 12:00etara, Behemendik bisita gidatu bat antolatu du Lasarte-Orian, gure udalerriko txokoak eta istorioak ezagutzeko.
2020·09·30
Behemendi Elkarteak bisita gidatu bat antolatu du Lasarte-Orian barrena, gure herriko txokoak, eraikinak, muralak eta istorioak ezagutzera emateko. Bisita urriaren 4an igandearekin egingo da, 10:30etik 12:00etara, Okendo plazatik abiatuta, eta dohainik izango da.
Bisitaren gehienezko aforoa 9 lagunekoa izango da, eta beharrezkoa izango dute maskara eramatea eta segurtasunezko distantzia mantentzea.
Parte hartzeko, tokia erreserbatu behar da, Behemendirekin kontaktuan jarrita:
- E-maila: donostialdea@behemendi.eus
- Telefonoa: 656705243, astelehenetik ostiralera (09:00 - 15:00).
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu