Larunbatean ospatzen da Lasarte-Orian Baserri Produktuen VII. Feria
2019·11·12
Feria honen ezaugarriak hurrengo hauek dira:
- Azoka Okendo plazan egingo da, larunbatean, azaroaren 16an, 10:00etatik 14:00etara.
- 11 saltoki jarriko dira Okendo Plazan, nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmentarako.
- Antzinako jolasez eta musika osaturiko zona bat egongo da umeek jolasteko.
Ferian aurkitu ahal izango diren produktuak dira: Idiazabal Jatorri Izendapena duen gazta, behi esnekiak, ahuntz gazta, Tolosako babarrunak, barazkiak, sagar barietate ezberdinak, intxaurrak, ahatekiak, Euskal Txerri txerrikiak, artisau pastak, baserriko ogia, kremak eta ukenduak, hazi ekologikoak, lore eta landareak, etab.
Nekazaritzako azokak baserriko produktuak merkaturatzeko bide bikainak izan dira. Sektorearen krisiak berak eta herritarren kontsumo-ohituren aldaketek produktu horien kontsumoa pixka bat gutxitzea eragin dute.
Kasu honetan, lokalizazio geografiko ezberdinetako baserri-produktuen azoka berezia aurkezten da, Okendo Plazan egingo dena. Azokaren helburua baserriko produktuen zuzeneko salmenta bultzatzea da, bai eta produktu horien promoziorako erakustoki bat edukitzea ere. Azoka hau aisiako jarduera moduan ere aurkez daiteke, eta astegunetan merkatuetara joan ezin direnentzako aukera gisa ere bai.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.