Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Larunbat honetan Lasarte-Orian egingo den XII. Lore eta Landare azoka aurkeztu dute

2025-04-03

Azoka apirilaren 5ean izango da, 10:00etatik 14:30era Okendo plazan

Gaur, apirilaren 2an, aurkeztu da Lasarte-Oriako Udaletxean aurtengo Lore Azoka, loreen eta tokiko produktuen azoka tradizionala. Azoka larunbat honetan, apirilaren 5ean ospatuko da, 10:00etatik 14:30era Okendo plazan.

Prentsaurrekoan parte hartu dute Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak, Sozioekonomia zinegotzi Nuria Fernandezek, Juantxo Pollacinok, Dekolore elkarteko ordezkariak eta Mikel Zendoiak, azokaren antolaketan erakunde laguntzailea den Behemendi elkarteko ordezkariak.

Aurkezpenean, Lore Azokak merkataritza, gizarte eta kultura dinamizatzeko espazio gisa duen zeregina nabarmendu da. Azokak lore, landare apaingarri, baserriko produktu eta artisau-gaien eskaintza zabala izango du, eta ekoizleen eskuetatik zuzenean erosi ahal izango dira. Horrez gain, umeentzako egurrezko jolasak, umeentzako landaketa tailerra eta lore prentsatuaren tailerra izango dira.

Agustin Valdivia alkateak adierazi duenez, “Lore Azoka Lasarte-Oriak tokiko ekoiztetxeekin duen konpromisoaren isla da, eta familiarekin jardunaldi ireki, parte-hartzaile eta biziaz gozatzeko aukera”.

Nuria Fernández zinegotziak nabarmendu du “horrelako ekimenek gure baserritarren eta ekoizle txikien lana ezagutarazten dutela, eta aldi berean, herriko merkataritza dinamizatzen laguntzen dutela”.

Behemendik, Mikel Zendoiak oso positibotzat jo du Udalaren babesa eta azokak urtez urte jasotzen duen harrera ona, eta nabarmendu du horrelako ekitaldiek “ahalbidetzen dutela landa mundua hiri inguruneetara hurbiltzea eta ekoizleen eta herritarren arteko harreman zuzena sustatzea”.

Salmenta-postuez gain, azokan familientzako eta haurrentzako jarduera osagarriak izango dira, jai-giroan, natura, tokiko ekoizpena eta kontsumo jasangarria ardatz hartuta.

Parte-hartzaileak

  • Zunoyar Lorategia (Oiartzun) Planta de interior, ornamental y de colección.
  • Islaya (Oiartzun) Suculentas (Cactus y plantas crasas)
  • Ortuberri (Iurreta) Producción y venta de planta hortícola y de flor
  • Urtinea Loreak (Usurbil) Planta de interior, ornamental y de temporada.
  • Aritzkurengo Tienduka (Nafarroa) Productos artesanos de cosmética natural
  • Lore Prentsatua (Donostia) Flor prensada, cuadros con flores secas 
  • Semillas Ecológicas (Lasarte-Oria) Semillas y hierbas de uso tradicional y culinario. 
  • Sojo natura (Lekunberri) Productos artesanos de cosmética natural
  • Sara Letamendia (Aizarna) Productos artesanos de cosmética natural 
  • Flores Ganchillo (Nafarroa) Bisutería artesanal con motivos florales y elementos vegetales.
  • Tissus Artisautza (Atxondo) Flor seca encapsulada en bases de Bambú, Eucalipto, etc.. 
  • Josi Cactus (Ataun) Cactus en maceta, Terrarios hechos con Cactus.

Eduki publikatzailea

Prentsaurrekoak