Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Landaberri ikastolako sarbidea sendotzeko obrak amaitzear

Landaberri ikastolara sartzeko arazoa konpontzeko lanak bukatzear daude. Datorren astetik aurrera ikastetxeraino ibilgailuentzako sarbidea irekitzea aurreikusten da.

2021·04·22

Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkatea, Nagore Duran zinegotziarekin batera, ikastetxera hurbildu zen Landaberriko ikastolara sartzeko lanen azken ukituak aztertzeko.

Landaberri ikastolara sartzeko bidea finkatzeko obra Construcciones Moyua enpresari esleitu zitzaion 294.727 euroan. Obrak 3 hilabeteko epea du gauzatzeko.

Horrez gainera, ikastetxerako sarbideak bermatzeko, 33.852 euroko aldaketa bat onartu zen, ordezko bide bat egiteko.