Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lan aukera!!

2024-10-09

Prestakuntza-ikastaro

Beterri-Buruntzako 2024ko enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako programaren barruan udal brigadako lan anitzetarako 14 operario kontratatuko dira. Aurrez ikastaroa egin beharko dute. Ikastaroa, 150 ordukoa, azaroaren 4tik abenduaren 13ra egingo da, Lasarte-Oriako EAGI eraikuntza eskolan goizeko ordutegian (9:00etatik 14:15etara).

Formakuntza hori gainditzen dutenek eskualdeko udal brigadetan lan egiteko aukera izango dute 5 hilabetetako kontratazio baten bidez (2024ko abendua eta 2025ko maiatza bitartean). 

Parte hartzeko ezinbestekoak:

  • Langabezian egotea.
  • Lanbiden izena emanda egotea.
  • Beterri-Buruntzako udalerri batean erroldatuta egotea.
  • 2023an programa honen edo gazte enpleguko  programaren onuradun ez izatea.
  • Izenematea: lanbide.eus -en enplegu atalean urriaren 7tik aurrera hautagai kopuru nahikoa osatu arte.

 

Dokumentuak deskargatu

Azalpen-liburuxka [pdf]