Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Lasarte-Oria Balkoietara!, kultura lehiaketa “Instagramen”
Lanak audioko edo bideoko grabazioak edota argazkiak izan daitezke. Lanak entregatzeko epea 2020ko apirilaren 26an amaituko da. Aurkezpena Instagram sare sozialaren bidez egingo da. Horretarako, lana zure kontu pertsonalera igo eta #LasarteOriaBalkoietara traolarekin etiketa ezazu.
Covid-19 gaitzak ezarritako konfinamenduak inoiz imajinatuko ez genukeen egoeran jarri gaitu, gizabanako gisa, baita herri eta gizarte gisa ere (mundu osoan bezala) itxiarazi egin ditu zinema, antzerkia, operako programazioa, kaleko jarduerak eta kontzertuak, Musika-Eskola, Liburutegia, Gaztelekua, tailerrak, erakusketak eta era guztietako jarduera kulturalak.
Beste krisi-testuinguru batzuetan bezala, egoera honetan gaur egun ere aitortu eta aldarrikatu behar dugu kultura ez dela luxu bat. Eta orain ohartzen ari gara zenbateraino behar dugun, denbora-bitarte batez hura gabe bizi behar badugu. Ekonomia ez ezik, gure paisaia kulturala, soziala... kaleko egunerokotasunaren kultura ere garrantzizkoak iruditzen zaizkigu.
Gutako bakoitzak geure etxeetan konfinamenduzko egoeran gauden gizabanako gisa bizi ditugun esperientziak garrantzizkoak dira, eta funtsezkoa da esperientzia horiek partekatzea eta proiektu komun baten partaide sentitzea herri gisa, gizarte gisa. Helburu horrekin, Balkoietara! lehiaketa jarriko dugu martxan, etxeetan eta balkoietan egunero sortzen dugun kultura guztiaren omenez eta aitorpen gisa.
Lasarte-Oriako Udalak, Kultura eta Hezkuntza Batzordearen bitartez, eta konfinamenduko une hauetan bizi ditugun esperientziak konpartitzeko asmoarekin, Balkoietara! izeneko lehiaketaren deialdia egiten du, honako oinarri hauen arabera: