Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

KZgunearen ikastaroak Gaztelekuan uztailean

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan.

2022·06·30

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan.

Hauek dira uztaileko ikastaroak

Enplegu-bilaketa

  • Enplegua bilatzeko aplikazioak (Aurrez aurrekoa)

Oinarrizko formakuntza

  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi (Aurrez aurrekoa)
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Androik gailua erabiltzen ikasi (Aurrez aurrekoa)
  • Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza. (Aurrez aurrekoa)

Ofimatika

  • Ofimatika tresnak - LibreOffice (Aurrez aurrekoa)

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 660).
  • Telefonoz deitu (943 023 660). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

 

Lasarte-Oria KZgunea (Jaizkibel Plaza, 14 - Gaztelekua), astelehenetik ostiralera irekia, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak