Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
KZgunearen ikastaroak Gaztelekuan ekainean
KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan
2023·05·24
Hauek dira ekaineko ikastaroak:
Komunikazioa
- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean (Aurrez aurrekoa)
Oinarrizko formakuntza
- PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu (Aurrez aurrekoa)
- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi (Aurrez aurrekoa)
- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi (Aurrez aurrekoa)
- Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza. (Aurrez aurrekoa)
Irudia eta bideoa
- Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin (Aurrez aurrekoa)
- Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin (Aurrez aurrekoa)
- Argazki ukituak eman zure Smartphonearekin (Aurrez aurrekoa)
Aisia eta entretenimendua
- Musika aplikazioak zure Smartphonean (Aurrez aurrekoa)
- Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli (Aurrez aurrekoa)
Sare Sozialak
- Twitter zure Smartphonean (Aurrez aurrekoa)
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 660).
- Telefonoz deitu (943 023 660). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
- Web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea): https://www.youtube.com/watch?v=ybBYBxPENMM
- Formakuntza batetan webgunearen bidez izena eman: https://www.youtube.com/watch?v=UJ3cVDUs-1c
Lasarte-Oria KZgunea (Jaizkibel Plaza, 14 - Gaztelekua), astelehenetik ostiralera irekia, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu