Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
KZgunearen ikastaroak Gaztelekuan apirilean
KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan
2021·03·13
Hauek dira apirileko ikastaroak:
Komunikazioa
- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean (Aurrez aurrekoa)
- Komunikazio ez-presentzialerako tresnak (Urrunekoa)
Oinarrizko formakuntza
- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi (Aurrez aurrekoa)
- PC, tecklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu (Aurrez aurrekoa)
- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi (Aurrez aurrekoa)
- Smartphoneak eta tabletak. Zure Androik gailua erabiltzen ikasi (Aurrez aurrekoa)
Irudia eta bideoa
- Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak (Aurrez aurrekoa)
Aisia eta entretenimendua
- Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak (Urrunekoa)
Produktibitatea
- Sortu zure e-mail marketin kanpainak (Urrunekoa)
- Lehenengo pausoak marketin digitalean (Urrunekoa)
- Google Data Studio. Zure datuak aztertu (Urrunekoa)
- Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian (Urrunekoa)
Programazioa eta garapena
- Wordpress. Zure webgunea sortu (Urrunekoa)
Sare Sozialak
- Marka pertsonala eta Linkedin (Urrunekoa)
- Facebook. Egunerokotasuna partekatu (Urrunekoa)
- Twitter. Momentuan momentuko informazioa (Urrunekoa)
- Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak (Urrunekoa)
Segurtasuna
- Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak (Urrunekoa)
- Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez (Urrunekoa)
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 660).
- Telefonoz deitu (943 023 660). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
- Web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea): https://www.youtube.com/watch?v=ybBYBxPENMM
- Formakuntza batetan webgunearen bidez izena eman: https://www.youtube.com/watch?v=UJ3cVDUs-1c
Lasarte-Oria KZgunea (Jaizkibel Plaza, 14 - Gaztelekua), astelehenetik ostiralera irekia, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu