KZGune zentroak berriro irekitzea eta zuzeneko hitzaldiak irailean
2020·09·06
Lasarte-Oriako KZguneak berriro ireki du bere zerbitzuak herritarrei eskaintzeko.
Segurtasun-neurri gisa, ALDEZ AURREKO HITZORDUA eskatzea nahitaezkoa da, baita KZgunearen zentroa eta behar den zerbitzua adieraztea ere.
Lasarte-Oriako zentroaren telefono zenbaki berria 943 023 660 da, eta arratsaldez bakarrik irekitzen bada ere, ohiko ordutegian eskatu ahal izango da: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Hartutako neurriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako webgune honetan kontsulta daiteke: https://www.kzgunea.eus/eu/kzguneko-zentroen-berriro-irekitzea
Irailean zehar, astean bi hitzaldi planifikatu dituzte gai teknologikoei buruz.
Hitzaldiek 30 minutuko iraupena izango dute eta ez da beharrezkoa izango izena ematea. Sartzeko, kanalera (https://www.youtube.com/user/KZguneaTICvideo/videos) baino ez da konektatu behar.
Programazioa:
- Irailak 8, 11:00-11:30 / Gaztelaniaz: 1G, 2G, 3G… Zer da?
- Irailak 10, 11:00-11:30 / Euskaraz: 1G, 2G, 3G… Zer da?
- Irailak 15, 18:00 - 18:30 / Euskaraz: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten
- Irailak 17, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten
- Irailak 22, 11:00-11:30 / Gaztelaniaz: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu
- Irailak 24, 11:00-11:30 / Euskaraz: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu
- Irailak 29, 18:00 - 18:30 / Euskaraz.: Argazki mugikorreko aholkuak
- Urriak 1, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz: Argazki mugikorreko aholkuak
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.