Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Kulturgintzak: euskarazko kultur jardueren eskaintza zabaltzen

Helburua hau da: "Euskaraz izango diren ekimen zehatzak eta kultur jarduerak sustatzea". Udalak eta Ttakunek lasarteoriatarrak deitu dituzte ekarpenak egitera, esku-orriaren bitartez.

2022·02·14

Datozen hilabeteetako kultur eskaintza lantzen jarraitzen dute Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak. Euskara batzordeburu Jon Antxordoki eta Ttakuneko Kultura sailekoa arduradun Arkaitz Illarramendi Ttakunenea elkartean bildu dira berriki eta azken asteetan prestatu duten esku-orria aurkeztu dute. "Helduentzako kultur eskaintzaren barruan, euskararen erabilera bermatuko duten jarduerak antolatuko ditugu", nabarmendu du Antxordokik. Helburua hau da: "Euskaraz izango diren ekimen zehatzak eta kultur jarduerak sustatzea".

Ikasturteko programa eta ekimen iraunkorrak ez ezik, horiekin uztartzekoak izango diren hitzaldiak eta bestelako jarduerak dinamizatuko dituztela jakinarazi dute bi erakundeen ordezkariek. Arestian esan bezala, datozen hilabeteetarako eskaintza prestatzen ari dira Udala eta Ttakun, eta horretarako, aukera emango diete lasarteoriatarrei ekarpenak egiteko, aipatu esku-orriaren bidez. Hori dela eta, jakinarazi dute herritarrek zenbait gunetan eskuratu ahalko dituztela: Ttakunen, Ttakunenean, Udaleko Euskara zerbitzuan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Udal Euskaltegian eta Muntteri-AEK euskaltegian. "Hala ere, izen emateak eta ikastaro berriak antolatzeko proposamenak Geltoki kaleko bulegoan jasoko ditugu", zehaztu du Illarramendik.

Talde iraunkorrak

Aipatu ikastaroek, gutxi gorabehera, hilabeteko maiztasuna izaten dute, eta ikasturtean zehar egin ohi dira, irailetik uztailera. Hauek izan ziren iazko batzuk: makrame egiten ikastekoa edota bizikletak konpontzekoa. Edonola ere, herritarrek aukera gehiago dituzte kulturaz eta euskaraz gozatzeko, iraunkorrak diren programa batzuetan: une honetan Titare jostun taldea, Xumela korua eta Plaza Dantza daude martxan, baina antolatzaileen nahia da sorta zabalagoa izatea, eta horregatik, lasarteoriatarrak deitu dituzte ekarpenak egitera, esku-orriaren bitartez.

Eskuorria deskargatu

Kulturgintza [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.