Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Kultura eta Hezkuntzako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da
2021-05-24
Diru-laguntza hauetarako deialdia norgehiagokako erregimeneko da. Kulturaren sustapenerako eta zabalkunderako programetarako deialdiaren diru-kopurua 9.430 euro da, eta 9.898,67 euro eskola-orduz kanpoko eta/edo izaera osagarriko jarduera hezigarrien esparruko programetarako.
Kulturaren sustapena eta zabalkundearen inguruko programei dagokienez, onuradun izan daitezke Lasarte-Orian interes orokorreko jarduerak garatzen dituzten elkarteak eta izaera juridikorik gabeko beste erakunde batzuk. Eskola-orduz kanpoko jardueren kasuan onuradun izan daitezke, eskola-orduz kanpoko eta gurasoen formaziorako interes orokorreko jarduerak garatzen dituzten Lasarte-Oriako eskoletako gurasoen elkarteak.
Lasarte-Oriako Udalak elkarteek aurkeztutako proiektuen artean banatuko ditu diru-laguntzak, betiere deialdi horietako baldintzak betetzen badituzte, jarraian adierazten diren balorazio-irizpideez den bezainbatean:
- Aurkeztutako programaren edo proiektuaren ezaugarriei gehienez ere 40 puntu, honako alderdi hauek aintzat hartuta:
- Pertsona onuradunen (parte-hartzaileen) kopuruari gehienez ere 20 puntu.
- Programak edo jarduerak egina duen ibilbideari eta errotze mailari gehienez ere 10 puntu.
- Programa antzerako proposamenekin eta jarduera edo taldeekin koordinatzeari, gaiak bateratuta eta programak koordinatuta, gehienez 10 puntu.
- Programaren edo jardueraren aurrekontuari gehienez ere 40 puntu.
- Entitate eskatzailearen ezaugarriei gehienez ere 20 puntu, honako alderdi hauek aintzat hartuta:
- Entitatearen jarraikitasunari eta solbentziari gehienez ere 5 puntu.
- Programaren edo proiektuaren finantzazio-tasa. Eskatutako diru-laguntzaren eta entitateak edo taldeak jarritako baliabideen arteko proportzioari gehienez ere 15 puntu.
Laguntza bakoitzaren zenbatekoa zehazteko irizpideak. Deialdi honetako baldintzak betetzen dituzten eskabide onartuek jasoko duten laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kalkulua honela egingo da:
A. Kopuru finkoa. Parte honek laguntza bera bermatzen die deialdi honetako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei. Laguntza honen batura totala, gehienez ere, deialdi honetarako ezarritako zenbatekoaren %30 izango da.
B. Eskaera bakoitzaren balorazioa. Irizpideetan seinalatutako kontzeptuetariko bakoitzaren balorazioaren baturak puntu-kopuru total bat emango dio eskaeragile bakoitzari. Deialdi honetarako aurrekontu totalaren %70 eskabide onartuetan lortutako puntu-kopuruen totalaren artean zatituta aterako da ponderazio ekonomikoko indizea puntu bakoitzeko, eta hori eskatzaile bakoitzak ateratako puntu-kopuruarekin biderkatuta aterako da eman beharreko diru-laguntzen ebazpenerako B proposamena.
Ebazpenerako proposamena eskatzaile bakoitzaren A eta B atalen baturak osatuko du.
Justifikazio-kontuak aurkezteko azken eguna 2021eko irailaren 30a da. Urteko azken hiruhilekoan garatuko diren jarduerek edo programek 2022ko urtarrilaren 31 izango dute justifikazio-kontuak aurkezteko azken eguna.